Norteko Ferrokarrila hartuta


Hilean behin, gutxi gora behera, Gillermo Roa-k gidatzen duen Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan parte hartzen dut. Orain arte egindako elkarrizketan azpian daude. Hemendik aurrera egindakoak ere jarriko ditut.

Add comment 2008-02-22

Aiako harria, Txingudiko balkoia

Turismo 2.0 lehiaketarako beste post bat.

Aiako Harria, batzuen ustez Jaizkibelekin batera hemen hasten dira Pirinioak. Bere magalean dagoen aparkalekutik ordubete baino gutxiago behar da lehenengo tontorrera igotzeko. Irundik hasita ere oso ibilbide polita dago. Behin igo ondoren hauek dira eskaintzen dituen bistak, zoragarriak ezta?

Txingudi badia

Aiako harritik begira

Ilunabarra Aiako harrian

Add comment 2008-02-22

Bidasoa ibaian estropada

Egun hauetan Turismo 2.0 lehiaketan parte hartzeko post batzuk sartuko ditut. Hau da lehenengo.

Duela pare bat aste izan zen Bidasoa ibaian estropada. Bertan, talde askotako traineruak hartu zuten parte. Irungo Santiago zubian izan ginen argazki batzuk ateratzen. Hauek bai sasoia!

Hondarribiako arraunlariak

Hondarribiako Ama Guadalupekoa

San Pedroko Libia

 

Add comment 2008-02-21

Microsoft, Google, VerSign eta IBM ere OpenID-ri babesa eman diote

Aste honetan Zibergelako artikuluan aipatzen nuen bezala, identifikaziorako sistema banatu da OpenID. Eta orain arte oso erabilia izan ez bada ere, azken aldian sareko handiak berari begira daude. Horrez erakusle atzo OpenID Foundation-ek eman zuen albistea: Google, IBM, Microsoft, VeriSign eta Yahoo! enpresek babesa emango diotela OpenID sistemari.

Printzipioz albistea ona da, ikusi egin behar zertan datzan babesa emate hori.

OpenID logo

Add comment 2008-02-8

Aste honetako Zibergela (I)

Hemendik saiatuko naiz astero Berrian idazten dudan Zibergelaren inguruko laburpen antzeko bat egiten. Normalean gai bati ematen diot garrantzia, eta berak hartzen du orriaren zati handiena. Eta ondoren beste bi albiste labur. Hona hemen aste honetakoa:

  • OpenID: Aspalditik nenbilen honen inguruan zerbait idatzi nahian eta azkenean egin dut. Gune askotan erregistratzen bazara, etorkizunerako tresna izan daiteke.
  • Kroonos.com denbora bankua: denbora bat eman beste batek zuri eman diezazun. Milaka gauza egin daitezke: ingeles eskolak, informatika arazoak konpondu…
  • Indywiki: Wikipedia era bisualago batean ikusteko tresna

Add comment 2008-02-6

Lehenengoa

Blog honetan nire esperimentuak eta esperientziak azalduko ditut. Esperimentu guztiak bezala ez dakit emaitza zein izango den, baina tira, aurrera!

Blog hontaz gain ondorengo gunetan ere aurki nazakezu:

Add comment 2008-02-6


Berriena

Artxiboa

Etiketa lainoa

My Flickr Photos

100_7080_2

100_7006

100_7005

More Photos
Add to Technorati Favorites